Giro paregabea 2025eko Mallabia Cup txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia AD Mallabia FT

Irabaztearena gutxienekoa izan zen joan den larunbatean Mallabia Cup txapelketan. 7 talderen parte hartzeak jende mordoa ekarri zuen Mallabiko Learreta Markina eskolako inguruetara. Txikien aurpegietan ilusioa nabaritzen zen, inguruko futbol eta saskibaloi onenaz betetako jardunaldi handi bat bizitzeko zirraraz.

Goizeko 9etarako dena prest zegoen. Eskolako eta Azkaldeako zelaiak partiden hasieraren zain zeuden eta taberna bere lehen kafeak zerbitzatzen hasi zituen. 9:30etan hasi ziren partidak. Berdintasuna goizeko ildoa izan zen, nahiz eta batzuetan, markagailuak beste egoera bat suposatu. Prebenjamineko kategoriek ez zuten ez markagailu ez sailkapenik izan. Benjaminetan ordea, Ermua Blues izan zen garaile, Ermua CD bigarren eta Mallabia hirugarren. Sailkapenak sailkapena, denok izan ziren txapeldun. Goiza sari- eta opari-banaketarekin amaitu genuen.

Bazkaldu eta gero, saskibaloiaren txanda izan zen. Futbolean bezala, jokalariak zirrara handiz eta goiz ailegatu ziren eskolako frontoira beraien beroketak behar bezala egiteko, partiduetan fisikoki primeran egoteko xedearekin. Emaitzak hurrengoak izan ziren. Benjaminetan Mallabia izan zen lehen sailkatua, Ermua bigarren eta Elorrio hirugarren. Alebinetan, txapelduna berbera izan zen, herriko taldea. Bigarren eta hirugarren postuan egora elkar trukatu eta Elorrio bigarrena eta Ermua hirugarrena izan ziren. Berriro ere, denok garaile. Txapelketa sari- eta opari-banaketarekin itxi genuen.

Asteburuko futbol eta saskibaloi txapelketak benetako kirol eta elkarbizitza jaiak izan dira. Pozez betetzen gaitu hainbeste neska-mutil ikusteak gozatzen, ikasten eta giro osasuntsu eta dibertigarrian partekatzen. Zorionak eta eskerrik asko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!