Final berdindu eta lehiatua izan zen, kalitate kutsu handikoa. Hamabosna egon zen partida, baina tanto azkar batek erabaki zuen norgehiagoka eta Gandiagak eraman zuen txapela, pasa den urteko bigarren postuko zapore gazi-gozoa kentzen. Finalaren aurretik, final-laurdenak, finalerdiak eta hirugarren eta laugarren postuak zaleen gozamena berotzeko sarrera paregabeak izan ziren, maila altuko partidekin.
Final-laurdenetan Candy Hurtadorena izan zen lehen garaipena Endika Romero 22-9 irabaztean. Ondoren, Jon Gandiaga 22-21 irabazi zuen Iker Egiaren kontrako partida. Andoni Aldape eta Urko Hernándezen arteko lehia 22-13 amaitu zuen eta Xabier Lezetak 22-10 gailendu zen Markel Bravoren kontra. Finalerdietan, Jon Gandiagak Candy Hurtado kanporatu zuen (12-18). Beste finalerdian, Lezetak 10-18 inposatu zen Andoni Aldaperen kontra. Azken honek, hirugarren postuan geratu zen Candy Hurtado irabazi eta gero.