80 lagun batu ziren 'Ireki begiak, erne belarriak' irteerara

Erabiltzailearen aurpegia Artarrai Mendi Taldea 2024ko aza. 25a, 13:58

Haizetsua izan zen atzoko eguna, eta zuhaitzen azpian luzaroan ez egoteko, ibilbidea pixka bat aldatu genuen, baina ingurumen-arloko jarduera honetarako aurreikusitako helburuei eutsita. Mikel Yarza adituaren laguntzaz, ingurutik ibilaldi labur bat eginez, Ermuko biodibertsitatea ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

Plazan taldeko argazkia egin ondoren, 80 parte-hartzaile inguru, Valdespinako parkera joan ginen, duela bi urte jarritako habia-kaxak jaso eta aztertzeko. Bertan txoriek nola eta zer material erabiltzen dituzten habietan aztertu genuen. Ondoren, Torretara joan ginen habia-kutxen beste adibide bat ikustera. Handik Txarara, Ongarai auzoko skate parkaren ondora hurbildu ginen. Hantxe, hainbat zuhaitz mota, parasitoak eta pikapinoek eta beste animalia batzuek utzitako arrastoak ikusi genituen. Ondoren, San Pelaio parkera jaitsi ginen (Tribuna tabernaren parera) eta hamaiketako ederraz gozatu genuen.

Jarduera amaitzean naturari buruzko gidoiak banatu ziren bertaratutakoen artean.