1976ko uztailaren 26an, hiru lagun abiatu ziren Ermutik Afrikako kontinentera, bertako gailurrik altuenera —Kilimanjaro mendira— iristeko asmoz.


Kenya zeharkatu eta Tanzaniako muga pasatu ondoren, Kilimanjaro Parke Nazionalera iritsi ziren. Han, Marangu ibilbidea jarraituz igoera hasi zuten, Mandara, Horombo eta Kibo kanpamenduetan geldialdiak eginez.



Abuztuaren 3ko goizean, Afrikako gailurrik garaienera iritsi ziren, Uhuru Point-era (Kilimanjaro), eta han ikurriña lotu zuten bertan zegoen plaka metaliko baten ondoan.



Ondorengoak
Geroztik, Artarrai Mendi Taldeko beste kide batzuk ere igo dute Kilimanjaro tontorra:
1990eko abuztuan.

1991ko abuztuan.

2023ko abuztuan.