Aratusteetarako hegazkin bat egin zuen Berrizko lagun talde batek. Kamioi batera altxatu eta Durangaldean zehar ibili ziren abioia erakusten, musika joz eta kantuan. Musikari lagunak ere gonbidatu zituzten, ermuar eta mallabitarrak tarteko. Pilotuek ez beste denak arropa zuri-zuriekin jantzi ziren eta urte asko beranduago, inauteri batzuetan Berrizko euskara taldeak mozorro zuriz janzteko proposamena egin zien herritarrei, 34koa gogora ekarri guran. Berrizko Fonda tabernan luzaroan izan zuten argazkia horman zintzilik.