1934an jaiotako Hanbre tabernako seme hau, 19 urteko gaztea zela hasi zen txistua joten ikasten: Eibarren lehenengo, Adrian Lazpiurrekin eta Ermuan gero, Luis Albizuren arrimura. Urteetan Mallabiko herriko jaiak eta ermiten inguruko ospakizunak alaitu zituen bere txistu eta danbolin doinuz eta bertako “Gazte Alaiak” dantza taldearen txistularia ere izan zen.
1970 urtean herriko dantzarientzako jositako ikurrinarekin ateratako argazki honetan, “Gazte Alaiak” taldeko partaideak eta laguntzen zieten txistulariak. Mallabiko plazan eta bertan zegoen iturriaren aurrean daude, ezkerretik eskumara begiratuta, atzean Justo Azagirre, Iñaki Mallabiabarrena, Pako Aranburu, Santos Aranburu, Pedro Mª Aranburu, Eloy Zelaieta eta Joseba Idigoras. Erdian Emilio Txurruka, Jose Manuel Astarloa, Santi Uzuriaga, Rafael Mallabia, Enrike Uzuriaga, Eugenio Aranburu eta Sabin Gisasola. Aurrean Jon Idigoras, Felipe Azagirre eta Bixente Azagirre.
Igandeko omenaldian Eloyren izenean oparia jaso zuten Mari Luz Txurruka emazteak eta Mertxe Agirre besoetakoak.
Argazkia: Valentin Mugarza.