1966

1944ko kintoen afaria

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko api. 14a, 08:00

Mallabia, 1966.

Soldaduzkara joan behar ziren gazteak, bidaiarako (batez ere Afrikara tokatzen zitzaienean) edo bestela ere sortzen ziren gastuei aurre egiteko, baserriz baserri diru-eskean egiten zituzten bizpahiru egun. Ez zen abestu gabeko etxalderik geratzen! 

Batutako diruok gero afari baten partitzen zituzten eta 1944 urtean jaiotako kinto hauek Trabaku goikon batu ziren eta afalostean erretratatu zituen kamerak.

Ezkerretik eskumara daude tente Francisco Aldape, Santi Landa, Jose Arriaga, Cayetano Abendibar eta Jose Aranburu. Jarrita Martin Ibaibarriaga, Jose Luis Areitioaurtena, Juan Luis Txurruka, Jose Agirrebeitia eta Luzio Garitagoitia.