1964

Sebastiana Txurruka eta Patxi Agirreren eztegua

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2024ko uzt. 14a, 07:58

Mallabia, 1964.

Mallabiko Andramari parrokian maiatzaren 30ean ezkondu ziren Urizar-Etxebarriko Sebastiana eta Gomeziako Patxi, eta senidez eta lagunez inguratuta erretratatu zituzten.

Bertan daude, besteak beste eta ezker eskuma begiratuta Bernardo Mendezona, Mari Luz Txurruka, Eloy Zelaieta, Gregorio Txurruka, Mari Karmen Urkidi, Florencio Alzaga, Emilio Txurruka, Sabina Totorika, Andres Agirre, Begoña Agirre, Paula Irastorza, Juanita Agirre, Simona Murgoitio, Bittori Murgoitio, Esteban Agirre, Sebastiana Txurruka emaztegaia, Patxi Agirre senargaia, Andresa Uriarte, Eusebia Sarasketa, Isidora Txurruka, Maria Gerrikabetia, Pedro Zubizarreta, Jose Txurruka, Juan Luis Txurruka, Tomasa Uriarte, Iñake Solozabal, Lazaro Txurruka, Ines Narbaiza, Dorotea Urzuriga, Catalina Txurruka, Juanita Agirre, Marisol Txurruka eta Eva Zubizarreta.

Elizkizun ostean, Fructuoso eta Lapatza etxe bien artean autobusa zain zuten konbidatuok Berrizko Karteruanekuana bazkaltzera eramateko.