Francisca Larrañaga Ugarteburu, eibartarra, Aginaga auzoko Arando Barrenengoako alaba, Jose Amillategi Kareagarekin ezkondu ostean honen Berano Txiki auzoko Barrenetxe baserrira ekarri zuen bizitzak. Subsidioa, orduko familia-laguntza eskatzeko argazkia atera behar zela eta etxera etorri zen argazkilaria, bertan erretratatuz guraso eta seme-alabok: ezkerretik eskumara begiratuta atzean daude Luis, Maria eta Donato; aurrean Antonio, ama Francisca, Felisa eta Jose aita. Geroago jaio zen Mila, gaztena.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.