Indalezio Ojanguren argazkilariak ateratako erretratu honetan, ermita inguratuz oraindik gazte ikusten diren pinuak tantai itzelak egin ziren eta haizete gogor batek den-denak bota zituen. Erreteila berria egin zitzaion orduantxe, barrua berriztatu eta ingurua lautu.