1945

Aittitte-amumak Zengoitteko solo barrenean

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko ots. 9a, 08:00

Mallabia, 1945.

Argazkian 1890an Abadiñon jaiotako Margarita Feliciana Aguirre Ortuoste senarraren ondoan, Axpe-Marzanan 1888an jaiotako Juan Félix Ruperto Madariaga Baseta. Bizitzak Zengoitteko Bengo baserrira ekarri zituen eta euren etxe azpiko solo barrenean erretratu zituzten. Domeka izango zen haren baten, ze jai arratsalde guztietan kale egin barik joaten ziren jokora, kartetan eginez lagunekin. 1960an zendu zen emaztea eta 10 urtera senarra.