Gaztetxoa zela gerrara altxatu zuten eta, gerora sarri aipatzen zuenez, kezkaz egoten zen beti, beste alderdian anaia zegoelako. Gerra amaituta soldaduzka egitea tokatu zitzaion eta instrukzio militarra egin eragin zioten. “Gerran ibiltzeko etxuau biher izen instrukziñorik eta oin zetako bijuau ba?” kontatzen omen zuen euron artean esaten zutela eta ditxosozko instrukzio militarra egitera negatu egin zirela. Zeintze baserriko Juli Mallabiarekin ezkondu ostean, honen jaiotetxean biziko zen aurrerantzean.