1942

Aurelio Mallabiabarrena soinularia

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Mallabia, 1942.

Aitxixoko San Trokaz baserrian jaioa 1902an, mutiko-mutikotik jotzen zuen soinua, ekinaren ekinez eta belarri hutsez ikasita. Gustuko zuen musika eta Atxitxe baserriko Modesto Solozabal soinulariari  laguntzen zion erromerietako dantzaldiak alaitzen. 

1926an argitaratutako La chica del 17  kuplé entzutetsuaren melodia ondo egokitzen zen itxura denez trikitira eta soinularien artean erruz zabaldu zen, Aureliok errepertorioko pieza estimatuenetakoan bihurtuz.

Kantua ezagutzera eman zuten bi bertsioetan Lilian de Celis eta Lina Morgan:

Aureliorentzat baina musika zaletasuna zen bakarrik eta aste barruan gero euron etxe ostean zegoen kanteran egiten zuen lan: entzute handikoa eta eraikuntzan oso estimatua zen hare gorria ateratzen zuten bertan eta Aurelioren kargu zegoen gurdiekin Berrizko tren-geltokiraino garraiatzearena. 62 urterekin hil zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.