Ametza baserriko Pedro Arriaga Azpitarte eta Aitxu Azpin jaiotako Rosario Narbaiza Aranburu 1957ko urtarrilaren 31an ezkondu ziren eta ordukoa da erretratua. Herrian bertan, Zesteruanien egin zuten osteko bazkaria eta Donostiara eztegu-bidaia, hiru egun eder igaroz bertan. Ametza baserrian biziko ziren aurrerantzean eta bi alaben guraso izan ziren: Blanki eta Begoña.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.