1967

Pesako autobusen garajeen atzean

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko eka. 8a, 07:51

Mallabia, 1967.

Mallabarrengon altxatzen ziharduten Pesa enpresaren autobusen garajeak oraindik amaitu barik zeudela, atzeko landan erretratatu zituzten Jose Abendibar eta bere loba Pedro Etxenagusia, oraingo Mikel Zarate kaleko etxeetara igoko luken bide-txindorrean, “Atajue” esaten ziotena eta etxeok egin arte mantendu zena. 

Eraikina 1969an amaitu zen, bertan jarri zuten plaka batek argitzen zuen bezala; autobusen garaje eta mekanika-tailerra edukitzeaz gain, goiko aldean mekanikoen etxebizitzak ere egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.