Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...
Matienako Ostandi tabernan egiten zuen lan Miren Intxaurragak eta Urkiolako San Antonio egunaren bueltan tabernatxo bat jartzen zuten ugazabek basilika inguruko arboladian, ohol batzuekin lotuta. Kamioi baten altxatzen zituzten bertara edari, edalontzi, lapiko, su, janari eta zerbitu beharrekoak. Oilo-salda izaten zen haren baten gehien saltzen zutena. Oilo mordoxka bezperatik hilda eta lumatuta izaten zuten eta haien okelak ematen zien sustantzia haiek litro eta litro saldei: sartu lapikoan bat, egosi-egosi egin, atera, beste bat sartu…
Egun horretan Mallabiko lagunak bisitan etorri zitzaizkion Mireni eta eurokin erretratatu zen. Hortxe daude, ezker eskuma, tente Benanzio Abendibar, Juanita lankide otxandiarra, Miren Intxaurraga, Desi Arriaga, Jose Abendibar eta (…). Makurtuta (…), Jesus Intxaurraga, Eustasio Markina, Esteban Mallabiabarrena eta Albino Pradera.