Etxean-etxean automobilak sartu aurretik, bizikletan zein motorrean egiten ziren joan etorriak: erromeriarako, esneak partitzera joateko, Eibarrera tailerren batetik piezak ekarri eta etxean muntatzeko… mesede handikoa izaten zen bi erroberadun bat eskura izatea. Hori bai, Trabaku edo Iruzubietako erromeriatik bueltan neska laguntzen egiteko motorra bakarrik baleko, bizikletan nekez ekarri ahal zelako gustokutxoa parrila gainean jarrita.