1963

Malleko anai-arrebak

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko uzt. 20a, 08:05

Mallabia, 1963.

Ezkerretik eskumara Guillermo, Anastasia, Dorotea eta Eladio Intxaurraga Ariznabarreta anai arrebak euren Malle Etxenagusi baserriaren ondoan.

Laukotearen aita Grabielek bere gazte denboran gitarra jotzen zuen eta haren bi semek musikarako zaletasun bera ekarri zuten: soinularia izango zen Eladio, Akello gaitzizenarekin ezaguna plazetan eta haietatik kanpo ere. 1910ean jaiota, sarri-sarri panderoa joaz lagun izaten zuen bera baino bi urte zaharragoa zen Juan anaia. 

Trabakura joaten zen soinua lepoan hartuta hango domeketako erromeria alaitzera eta jotzeaz gain erakutsi ere egiten zuen: bera izan zen besteak beste Julian ZelaietaTrabaku eta Modesto Solozabal Atxitxe soinu-jotzaile mallabitarren musika-maisua. Arturo Zuloaga Txokolo saxofoi-jotzaile eibartarra, Zaldibarrera ezkonduta zela Mallen egiten zituen entseguak, Eladiorekin batera. Eta etxeko loba Miren gazteak, haiek sortutako musikak piztuta, ondoko gelan dantzan egiten zuen, pozarren. Musikoa zaletasunez eta armagina lanbidez, baserri kontran tailertxo bat izan zuen Eladiok eta hantxe muntatzen zituen Eibartik astoz ekarritako pistola eta eskopetentzako piezak. 1976an zendu zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.