1951

Idi-probak plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko abu. 27a, 10:47

Mallabia, 1951.

Kintto-bazkari baten bueltan, baietz eta ezetz elkar berotu eta plazan idi-dema bat jokatzearena adostu zuten. Geria Gunengo baserriko Anastasio Gerrenabarrenaren idiak Goittako Pedro Gallastegiren bi idien kontra nork ultze gehiago denbora jakin baten egitea izan zen apustua.

Plaza erdian Fruktuoso Bastidaren taberna parean, hortik deitua Frutuosoneko edo Bastidaneko, goiz-eguerdi partean jokatuko zen desafioa. Erretratuan aurrelari lanetan, buztarritik tiraka, Geria Barrenengo Juan Ostolaza Sarasua (1911-2003) eta atzean, harriari laguntzen Geria Agarreko Felix Longarte Agirrebengoa (1911-1998). Harriari laguntzeko egindako indarraren ondorioz, eskuak baba itzelak eginda ekarri zituen Felixek. Honen atzean, apustu-korredorea, ikuslegoaren artean trabesak, hau da, jokorako apustuak banatzen: “Honenbeste ultze, bai?”. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.