Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan, Mallabiko auzo-eskolen gaineko dokumentazioaren artean Guerenako, Geriko eskolan bakante dagoen irakasle plaza betetzeko eskaera gordetzen da, Pedro Zufiak 1925ko abuztuaren 30ean sinatua.
El Liberal egunkariak, irailaren 16an, bezperan inauguratu dela jasotzen du azalean. Plaza betetzeke egotearen arrazoietakoa izan ote zen, El Liberalek argazki-oinean argitzen duen bezala “urrutiko txoko baten” dagoen ikastetxea izatearena “sarbide zaila duen goragune batean”, “komunikazio-biderik gabe”?