1958

Santa Eufemiara joan-etorria

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko ira. 21a, 08:08

Mallabia, 1958.

Urteroko ohiturari jarraituz, irailaren erdi alde hartan ere lagun arte ederrean Markina-Xemeingo Santa Eufemiako landetan egun pasa egin zuen erretratuko koadrilak, goizean irten eta iluntzirako etxeratuz denak.

Bertan zirela erretratatu zituen Aragó argazkilari markinarrak eta ezkerretik eskumara begiratuta, atzean daude Francisca Garitagoitia, Jesus Mari Arregi, Carmen Uzuriaga, Sabina Mallabia eta Jesusa Garitaonandia. Erdian Emilio San Martin, Maria Luisa Uriarte eta Nieves Garitagoitia. Beherago Maritxu Amillategi eta Carmen Telleria. Aurrean Paskual Garitagoitia eta Javier Uriarte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.