Irailaren 29an dute Berano Nagusiko San Migel eguna, Egia baserriaren beheko aldetxoan kokatutako ermitakoa. San Migel aurreko asteburuan egiten dira haren arrimurako juntadizo eta ospakizunak: dantzariak, noizean behin bertsolariak, bolo-jokoa… eta zapatu arratsaldean luntxa, urte horretan tokatzen zaion auzoko baserriak antolatua. Argazkiko herritarrak meza ostean ageri dira, kontu kontari, txistu-danbolin doinuez lagunduta.
Bertan dira, besteak beste ezkerretik eskumara Carmen Telleria, Dionisio Aranburu, Juan Antxia, Mila Arregi, Lourdes Ariznabarreta, Pedro Mari Astarloa, Isidora Txurruka, Miren Gorritxategi, Sebastiana Txurruka, Rosita Zelaieta, Eusebia Milikua, Pakita Sarasua, Mila Amillategi, Modesta Baskaran, Eloy Zelaieta txistu eta danbolinarekin eta Jesus Mari Uribelarrea atabala eskuan duela.