1981

Udaltzaingoa plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025ko aza. 2a, 08:09

Ermua, 1981.

Udaltzainen nesken lehen promozioa sartu izana, aitzakiarik onena izan zen plazan oraindik aktibo zegoen udaletxearen eraikin parean guztien argazki bat egiteko. Urtea eta izen-abizen guztiak zehatz jarrita udaltzaingoaren bulegoan, kristalarekin babestutako koadro baten gordetzen dute.

Bertan dira, erretratuari ezker eskuma begiratuta, Eduardo Fernández Cid, Gonzalo González Arceda, Angela Rabadán García, Teofilo García de Pablo, Alicia Araiztegi Gorrotxategi, Antonia Martínez Carrasco, Luis González Rodríguez, Sixto Aguiar Fernández, Jose Torres Serrano,  Hilario Real Jurado, Valentin Valdibieso Llorente, Juan García Valenzuela eta Eutiquio Mata Calzada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.