1958

Esne partitzen

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko azaroaren 9a

Ermua, 1958.

Urtea gora urtea behera, 1958 ingurukoa den erretratu hau Ermuko Zerkan aterata dago, gaur eguneko plazako etxe ilararen ostean eta eskailera mekanikoan artean geratu den pasabidean. Argazkiko lehen eraikina sasoi hartan astegunez merkatu plaza zen eta jaiegunez dantzaleku, herritarren ahotan Porrulekua. Irudian Arandoño auzoko Aiñogoitti baserriko Tiburtzi Ganboa Astarloa (Mallabia, 1916) eguneroko esne-partiketa egiten, astoa begira-begira duela.

Beraren moduko emakume modotxo batek goizero esnez hornitzen zuen herria: asto-saretan sartuta, kantinetan bajatzen zuten Ermuraino eta euretako askok peoraz peorako partiketa egiten zuten. Arrautzak, gaztaren bat, sasoian sasoiko ortuari eta frutak ere "esnedunon" osagarri izaten ziren salmentarako orduan. 2005ean zendu zen Tiburtzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.