Lehiaketa berria Mallabian: EZ ESAN!

Otsailetik aurrera Mallabiko Berbalagunek galdera-erantzun jokoa jarriko du abian. Lehiaketa hau hilean behin egingo da eta parte hartu ahal izateko inprimakiak Mallabiko hainbat tokitan izango dira.

Aurten, otsailetik ekainera arteko jokoa izango da eta hilean behin jokatu ahal izango da. Jokoaren funtsa Mallabiari buruzko galderak zuzen erantzutean datza. Eta, hil bakoitzeko irabazleekin FINAL HANDIA egingo litzateke maiatz-ekaineko asteburu batean. Sariak egongo dira, bai hilero, baita final handian ere.

Galderak sare sozialetan eta kartel bidez zabalduko dira, baina erantzuteko orriak Mallabiko denda, taberna, liburutegi eta abarrekoetan izango dituzue.

Besterik ez, ez zaituztegu aspertu nahi-eta; kontrakoa, Mallabia ardatz izanda, euskaraz eta hilean behin, une dibertigarria izan dezazuen nahi dugu.

Animatu eta parte hartu "EZ ESAN" galdera-erantzunen jokoan.