Otsailaren 19tik aurrera oinarrizko defentsa pertsonala tailerra euskaraz

Ermuarrok eraso bati aurre egiteko oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango dugu Berbalagunek antolatuko duen ikastaroari esker.

Tailerrak sei saio izango ditu eta Aritzmendi pilotalekuan egingo da astelehenetan 16.15etik 17.15era. Izena emateko ermua_berba@aek.eus helbidera idatzi edo bidali watxapa 663 070 492  telefonora. Informazio gehiago behar izanez gero bide berak erabil daitezke. Ikastaroa doakoa izango da eta bertan izena emateko azken eguna otsailaren 16 izango da.