Urtxintxa aisialdi eskolak gidatuta, eta KORRIKAk eta Berbalagunek antolatuta, martxoaren 1ean eta 6an Familian Euskaraz Jolasean tailerrak izango ditugu.
Tailerrok ordubete pasatxo iraungo dute eta 4 eta 8 urte bitarteko ume eta haien gurasoek parte hartzeko pentsatuta daude. Une dibertigarri pasatu nahi baduzue zuen umeekin, etor zaitezte nahi duzuen hitzordura. Horretarako, baina, izena eman beharko da 663 070 492 telefonoan watxapa bidaliz edo ermua_berba@aek.eus helbidera idatziz.
GORA KORRIKA!