'Ez esan!' galdera-erantzun lehiaketako lehen irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Hilez hileko Mallabiko lehiaketak badu lehen irabazlea, otsailekoa, hain zuzen!

Lehiaketan parte hartutako ia 30 mallabitarretatik zortzik lortu dute galdera guztiak asmatzea. Zozketa bidez atera da lehen finalerako bikotea: Naia Unamuno eta Ibaia Azagirre. Sari irabazlea, berriz, Naia Unamuno izan da.

Martxoko galderak dagoeneko Mallabiko hainbat lekutan zein sare sozialetan dabiltza, beraz, adi eta parte hartu!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.