EZ ESAN lehiaketaren apirileko galderak prest

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2024ko api. 13a, 07:15

Aste Santua pasata, lan erritmoa berreskuratzeko, hona hemen "Ez esan" galdera-erantzun jokoaren itemak. Galderen ardatza, betiko legez, Mallabiko historia, kultura, kirola eta artea.

Apirileko galdera-sorta:

   1. Zer urtetan eraiki zen oraingo udaletxea?

   2. Nor da San Trokaz baserrian jaio zen erraketista? (2023an hil zen 99 urte zituela)

   3. 1933. urtea zen. Etxeari teilatua emate-orduan gailurrean arte adarra josi eta "montxorra" (afari edo merienda) egitea tokatzen zen. Etxagin edo harginak abadiñarrak omen ziren eta afaria noiz egingo zain zeuden. Ikusita ez zutela ezkon-berriok edo euron gurasoek afaririk eskaintzen, eta, luze eginda, bromatan edo, "honetxi etxeoni Hambre ipini bijotzau izena" ei zioten. Geroztik "Anbre" izenez ezagutzen dugu etxe hori. Zein zen etxeari zegokion berezko izena?

   4. Zengotita auzoan kartzela izandako txabola bat dago, 1858. urtean eraikia. Zein da kartzela horren izena?

   5. Ze urtetan sortu zen Mendibil abesbatza?

Ezetz asmatu bostak! Baietz? Abiatu, bada, lehenbailehen Mallabiko taberna, denda edota Udal egoitzetara eta bete bost galderako galdetegia!