Bihar "Ermua Ezagutzen" ibilbide gidatua, Berbalagunen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Maiatzaren 29an, goizeko 10.00etan Patxi plazatik irtenda, Ermua 1950-60 garaian nolakoa zen ikusteko eta jakiteko aukera zoragarria izango dugu ermuarrok.

Ermua zaharra ezagutu nahi? Gure herria XX.mendean gehien hazi zen Europako herrien artean egonda, argi dago asko aldatu behar izan zuela. Hori dela-eta, nolakoa zen irudikatzeko, herrian zeharreko ibilbide gidatua izango dugu 1950. urtetik atzera Ermua ezagutu zuten hainbat herritarrekin.

Eman izena watxapa bidaliz 663 070 492 telefonora edo idatzi mezua ermua_berba@aek.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.