Ze ondo zapatuan Mallabian!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

X. MALLABITARROK EGINA izan zen zapatuan Mallabian. Urteurrena ospatzeko egitarau mundiala antolatu zuten Mallabiko berbalagunek.

"Mallabia gorputz adierazpena ere bada" lelopean Yoga ezagutzeko, Ez esan lehiaketaren finalean parte hartzeko, indarrak hartzeko mokadutxoa hartzeko eta, nola ez, dantzateko parada izan zuten bertaratutako guztiek. Eguraldia lagun, dena primeran atera zen eta ekintzaz ekintza aritu zen jendea giro bikainean.

Horrenbestez, argi esan dezakegu: hamargarrenean hamarra ekintzari!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.