Zapatuan, Mallabian... MALLABITARROK EGINA XI

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Mallabiko kultura, historia, ekoizpena eta abarrekoak ikasi eta ikusi nahi badituzu, zapatuan aukera paregabea izango duzu Mallabitarrok Egina jardueran.

Mallabitarrek mallabitarrontzat egindako ekintza hau XI. ediziora heldu zaigu. Oraingoan, "gosaridun" ikastaro praktiko batez gozatzeaz gain, Zengotita auzoko labadero berritua bisitatuko dugu. Bertan, adineko auzokoek kontatuko digute antzina nola moldatzen ziren arropa, izarak-eta garbi-garbi eta zuri-zuri eduki ahal izateko. Ziur aitortza interesgarri eta gogoangarriak entzuteko parada izango dugula, beraz, animatu eta izena eman 663 070 492 watxapean edo ermua_berba@aek.eus helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.