Euskaltzalea + gaztainazalea + kantuzalea zara? Etorri GAZTAÑERREra!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

San Martin azoka eguneko biharamuna guztiz ezabatzeko aukera paregabea dugu azaroaren 11ko astelehenean, izan ere, datorren astelehenean GAZTAÑERRE ospatuko dugu, urtero legez, San Martin azokaren osteko astelehenean. Tragu pare bat hartu, euskaraz aritu, gaztainak jan eta abesti batzuk kantatu ostean... Akabo ajea!!!

Gaztainak jan, kantatu eta euskara praktikatu nahi? Aurten ere gaztaina erreak jateari euskal kantak abestea gehituko diogu. Horretarako, Zappa eta Arkupe tabernetan gaztaina erreak jan eta edan ostean, kantuan arituko gara Plan B tabernan.

19:00etan batuko gara Zappa tabernan eta Plan B tabernako 'Euskaraokea' 20:00ak aldera egingo dugu. Izena emateko bidali watxapa 663 070 492 zenbakira edo idatzi ermua_berba@aek.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.