Mallabian euskara praktikatzeko beste aukera bat!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2024ko abe. 17a, 11:45

Urtarriletik aurrera mallabitarrek euskara praktikatzeko beste aukera bat izango dute: asteazkenak, 10.30etik 11.30era Mallabiko kultur-etxean.

Mallabiko BERBALAGUNEK antolatua, ostiraletan arratsaldez praktikatzeko paradari goizeko aukera ere gehitu nahi zaio. Goizez libre edo txandaka lan egiten duen jendeak izango luke abadagunea, izan ere, talde hau asteazkenetan goizeko 10.30ean bilduko litzateke astero. Berbalaguna izateko ez da ia ezer behar, euskara praktikatzeko borondatea, besterik ez. Ez da maila jakin bat behar, ezta kuotarik ordaindu behar. Gainera, Berbalaguna izanda, zozketa pilo batean parte hartuko duzu, deskontuak izango dituzu hainbat tokitan eta opariak ere jaso ahal izango dituzu. Aukera ezin hobea!

Izena emateko deitu edo bidali watxapa 663 070 492 telefonora. Bestela, zuzenean liburutegira bertaratuta ere egin daiteke. Animatu!!!