Edizio honetako hirugarren saioa izan zen atzokoa, izan ere, urritik hasita, hilero burutzen den ekintza da. euskaldunak ezagutu eta euskara erabiltzeko xedez egiten den jarduera hau. Berbalagunek Ermuan antolatzen duen ekintza historiko hau arian-arian sustraitzen joan da eta egun ohikoa da talde handi samarra ikustea euskaraz berbetan hileko azken ostegunean. Bejondeizuela, berbalagunok!