Familia tailerra Hartzaren eguneko mozorroan laguntzeko!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2025ko ots. 13a, 17:55

Inauteriak aurki eta, ildo horretatik, hurrengo ostiralean, otsailak 21, Lobianoko antzerki gelan, arratsaldeko 17.15etik aurrera, Hartzaren egunean erabili ahal izango dugun koko jantziaren kapela egiteko aukera ezin hobea izango dugu GURASOLAGUNen eskutik. Doako eta Familiakako parte hartzea izango da eta, komenigarria da umeak 4-8 urte bitartekoak izatea.

Berbalagun egitasmoaren azpiproiektua den Gurasolagun, euskara familian praktikatzeko Ermuko eskola gehienetan dagoen jarduera da. Honetaz gain, baina, Gurasolagunek bestelakoak antolatzen ditu helburu berarekin, hau da, familietan euskararen presentzia normalizatzea, ugaritzea edota ohiko bihurtzea. Hurrengo ostiralean izango dugun ekintzak hori bilatzen du: gurasoekin egin beharreko eskulan batean euskara izatea komunikatzeko bidea.

Izena emateko idatzi watxapa 663 070 492 zenbakira.