2025eko BERBALAGUN ikastaroa aste honetan hasiko da: "Plazan Dantzan"

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Berbalagun, euskara ikasle eta euskaltzaleen artean zabaldutako inkestak eman duen emaitzaren arabera, martxoa, apirila, maiatza eta ekainean plaza dantzak ikasten arituko dira euskara praktikatu eta dantzak ikasi nahi duten ermuarrak.

Otsailean Berbalagun egitasmoak, negu eta udaberrian zehar antolatzen duen ikastaroa arrakastatsua izan zedin, hainbat aukeraz osatutako zerrenda bat zabaldu zuen inkesta digital baten bidez. Ikastarorik aukeratuena PLAZA DANTZA izan da eta, Txindurri taldearekin izandako elkarlanari esker ostegun honetan, martxoak 20, ekingo diogu dantzak ikasteari. Oraindik ere, bada plazarik libre. Beraz, azkar ibili eta izena eman hurrengo watxap zenbakian: 663 070 492

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.