Sallabenten bertan berbataldeetan aritzeko ESKAINTZA BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Sallabente auzo elkartearen eta Ermuko Berbalagun egitasmoaren elkarlanari esker, San Lorentzoko bizilagunek auzoan bertan euskara praktikatzeko aukera izango dute Aste Santutik bueltan. Horretarako izen-ematea gaur zabaldu da.

Elkartearen esanetan, beharrezkoa da auzoan ekintza ezberdinen eskaintza ugaritzea eta, ildo horretatik, ekimen hau jarriko dute abian Aste Santu ostetik ekainaren bukaera arte. Interesa duten guztiek 663 070 492 telefonora watxapa idatzi behar dute hurrengoa zehaztuz: zein egunetan eta zein ordutegitan jardun nahi izango duten, kontuan hartuta ekintzak ordubete iraungo duela eta astean behin izango dela. Ordutegi ezberdinak eta egun bat baino gehiago hautatzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.