Berbalagunen izena emateak urritik ekainera astean behin eta ordubetez mintzasaio bat egiteko konpromisoa dakar. Oraingoan 24. edizioari ekingo diogu. Hala eta guztiz ere, erronka berri eta handiak ditugu aurretik!!!
Esaterako, San Lorenzo auzoan, Sallabente auzo elkartearekin elkarlanean, auzoan bertan euskara praktikatzeko aukera zabalduko dugu, Unamuno zentroan. Auzokideek mezu batez eurek nahi duten egun eta orduan emango dute izena hurrengo asteetan. Honekin batera, beste makina bat erronka eta proiektu, aurrerago, baina, joango gatzaizkizue zehazten!!
Animatu eta izena eman 663 070 492 telefonora deituz edo watxapa bidaliz.