Eskualdean ontzi arinen kopuru txikia jasotzen da gaika biztanleko, 19kg urtean biztanleko, beraz, herritarrak ontzi arinak modu egokian sailkatzeko deia zabaldu nahi du Mankomunitateak eskuorrien bidez, zuzenean etxebizitzetan eragiteko helburuarekin. Sentsibilizazio ekintzez gain, Mankomunitateak duela hilabete gutxi aldatu zituen edukiontzi horiak eta berriak jarri zituen, herritarrei birziklatzea errazten dietenak.
Ekonomia zirkularra eta ontzi arinak
Eskuorriaren helburua da herritarrei hondakinen sailkapen egokiaren inguruko informazioa eta ekonomia zirkularraren onurak helaraztea. Horretarako, hondakinak modu egokian sailkatuz gero lor daitezkeen produktu berrien inguruko informazioa ematen da eskuorrian, modu bisualean, eta edukiontzi horira bota daitezkeen hondakinak zeintzuk diren argi azaltzen da, baita bertara bota ezin daitezkeenak zein diren ere.
Debabarrena eskualdeko gaikako bilketa tasa hobetzea da helburu nagusia, eta hori guztion elkarlanarekin eta konpromisoarekin soilik lortu daiteke.