- Ez dira inkestaren emaitza guztiak argitaratu, gutxi batzuk besterik ez. Gainera zenbait datu ez dira bozka kopuruaren arabera ordenatu edo zerrendatu; ondorioz horrek informazioa desitxuratzen du.
- Udal kudeaketari dagokionez, Igor Agirre alkateak 10etik 7,29 puntu jaso dituenaren datua ez da zuzena, 7.08ko puntuazioa jaso baitu.
- Gainera galdetegian zinegotzi guztien emaitzak jasota, Udal albistean alkatearen datu bakarra argitaratzeak EAJren interes alderdikoia islatzen du. Gure zinegotziek ondorengo balorazioa jaso dute:
- Esti Arrizabalaga 7.28
- Estibalitz Katarain 7.14
- Igone Amesti 7.08
- Haritz Aranburu 6.94
Mallabiko Udalak gardentasunarekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa islatu nahi badu, egin dezala publiko txostena bere osotasunean.