PLATAFORMAREN ERANTZUNA

Ermuko saihesbidearen atzerapen berria «onartezina» dela adierazi du hiritar plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Ermuko Saihesbidea - Variante Ya 2025ko urr. 18a, 08:05

Plataformak berak aurreko hilabetean ohartarazi zuen atzerapenaz, eta azalpenak eskatu zizkien instituzioei. Foru Aldundiak onartu duenez, Urtiako zatiaren lanak ez dira 2026ko amaierara arte hasiko, aurreikusitakoa baino urtebete beranduago, alegia.

'Ermuko Saihesbidea - ¡Variante Ya!' plataformak irailean ohartarazi zuen Urtiako zatiaren lanen atzerapenaz, urte honen amaierarako aurreikusita baitzegoen lan horien hasiera. Behin betiko proiektua 2026ko daberrira arte ez zela prest egongo uste zuten, eta aste honetan aurreikuspen hori baieztatu du Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatuak, Carlos Alzagak.

Batzar Nagusietan egindako agerraldian, Alzagak adierazi zuen proiektuaren azken bertsioa «2026ko otsailean» egon litekeela prest, nahiz eta berriz ere kontsulta publikoko fasean sartu beharko den, eta horrek behin betiko onarpena «2026ko ekainera arte» atzeratuko lukeela. Diputatuaren arabera, obrak ez lirateke «2026 bukaera arte» hasiko, lizitazio epeak bete ondoren.

Atzerapen berri hau auzotarren aldarrikapenaren bi hamarkada baino gehiagori gehitu behar zaio, plataformak Ermuko segurtasun eta ongizaterako «funtsezkotzat» jotzen duen azpiegitura baten aldeko aldarrikapena. Gainera, proiektuak hasiera eta amaiera data ugari izan dituela gogorarazi dute, «gutxitan bete direnak».

Era berean, plataformak Aldundiaren azpiegitura-politika kritikatzen du, «obra handiak» baititu ardatz, hala nola Nerbioi azpiko subflubiala, herritar askoren gaitzespen zabala eragiten duena; bitartean, proiektu txikiak baina beharrezkoak eta herritarrek eskatutakoak, Ermua edo Errekaldeko saihesbideak, esaterako, behin eta berriz atzeratzen dira.

Azkenik, atzerapenen aurrean Ermuko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren gorde duten isiltasunaren kontra egin dute, azpimarratuz herritarrak izan direla publikoki atzerapen horiek ohartarazi behar izan dituztenak. Euren ustez, instituzioek, biak EAJk eta PSOEk gobernatuak, Ermuko herria berriro ere engainatu dute, eta ondorioztatu dute, beste behin ere, «jendea izango dela mobilizazioen buru, eta ez instituzioak gobernatzen dituzten talde politikoak».

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.