Lauko Ermuko Errotabarri taldeak pasa den larunbatean Mundakan jokatutako Bizkaia Kopako finala irabazi zuen.
Bizkaia Kopako finala San Adrian Eskubaloi taldearen aurka izan zen eta 25-26 irabazi zuen Errotabarri taldeak. Partidu guztian zehar aurretik joan zen Ermuko taldea, bukaerarako 15 minutu falta zirela San Adrian taldeak norgehiagoka berdintzea lortu zuen, beraz, azken minutuetan lehia oso estua ikusteko aukera izan genuen. Partidu horretan Jone Erauskini jokalaririk onenaren saria eman zioten.
Zorionak talde guztiari!