Astebukaera ederra izan dugu Ermuko Txirrindulari Elkartean. Zapatuan gure Ermuko txirrindulari elkarteko kideek (23 lagunek), Huescako La Magia del Grial martxa zikloturistan hartu dute parte.
Bi ibilbide zeuden: 180 kilometroko distantzia eta 2800 metroko desnibela zituena; eta 113 kilometro eta 1600 metroko desnibelekoa. Batzuk luzean, bestetzuk motzean, guztiek "bero handia" izan dutela esan dute, baina aldi berean "oso pozik" zeudela, guztiek amaitu zutelako martxa.
Txikiek, bestalde, UDABERRIKOPA izan dute Karrantzan, ohiko xirimiriarekin, baina "oso pozik" ere. Aurreko asteburuan Mini Green Series txapelketan bezala, 3. postua lortu zuen Telmo Hernandezek (ikus hemen albistea). Zorionak Telmo!