Igandean UdaberriKOPAko lehen lasterketa izan genuen Ermuan. Ikaragarria izan zen, jendetza egon zen eta anbiente ezinhobea. Zirkuitoaren parte bat berria zenez, beldur ginen ea zelan irtengo zen... baina azkenean dena ondo joan zen. Bizkaiko gainontzeko eskolakoek ere zoriondu gaituzte antolakuntzan egindako lanarengatik eta pozarren gaude.
Ermuko kaleetan zehar Bizkaiko txirrindulari eskolako umeek ikustea oso polita izan zen. Eskerrikasko parte-hartzaile guztioi!
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.