Mallabin seigarren urtez Gaba Baltza ein gendun eta urtez urte badoie formie hartzen, herriko hainbat elkarten elkarlanari esker:
Zaparrada elkartiek photocalla jarri dau; elizpeko kanposatu zaharreko atien.

Gazte Asanbladako gaztien herriko txiki zein nagusixen aurpegixek margotu dittue.
Guraso Elkartie eta Jubilatuen elkartie kantu erronda osteko mokauaz arduratu die: txorixo-opilek, gazta bokadiluek eta salda epela.

Satxibu aisialdi taldiek ginkanie antolatu dau herrixen ziher.

Makik antzerkixe eskaini dozku, Mallabiko hitori eta aipamenak gehittute.

Gazte Alaiak dantza taldiek ekitaldixen dantzak dinamizatu dozkuez.
Eta eskoliek herriko denda, osasun zentru eta liburutegixan apainketie antolatu dau.
Eta gurie ez da egun bakarreko kontue… Aste hasieran hitzaldixe ein gendun, "Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez", umeekin heriotzaz nola hitz egin ikasteko, eta eguenien ipuin kontalari saiuek auki genduzen liburutegixen.
Horretaz gain, eskulan batzuk sortu doguz eta eskuragarri egon die liburutegixen.
Herri lankidetza hori koordinatzen, Mallabiko Gaba Baltza taldie aritu ga. Lau herritarrek osatzen dogu eta atiek zabalik dekoguz, beraz... animatu eta idatzi gababaltza@gmail.com helbidera!