"Ze Berri" aldizkari berriari buruzko Mallabiko Gazte Asanbladaren iritzia

Udalak otsaileko alea atera ondoren, hainbat iritzi eta balorazio sortu dira Mallabin. Hauxe da Mallabiko Gazte Asanbladaren iritzia.

2025. urtea hasi berri da, eta Mallabiko Udal Gobernuak "Ze Berri" udal aldizkariaren bigarren alea atera du. Lehen alean bezala, ez dira aldatu euskarazko eta gaztelaniazko edukien ehunekoak.

Denok dakigu euskara, ze egoera jasaten ari den Euskal Herrian, eta gehiago Mallabin. Jarrera hauek, zapalkuntza hori sustatzea dakarte soilik. Izan ere, gaztelania ikusgarriagoa da ikuslearentzat, euskera baino.

2024ko abenduan UEMAko bilera ireki bat egin zen Mallabin. Bertara agertu ziren herritarrek ondorio batera iritsi, eta bertan zeuden Udal Gobernuko ordezkariei, hauxe helarazi zien: Aldizkariaren eduki estrukturak linguistikoki aldaketa bat behar zuela. Hala ere, badirudi ez dutela birplanteatu esandakoa, eta bigarren alea, gaztelania lehen lerroan jarriz atera dute berriz.

Ez digu balio "KORRIKA" datorrenean edo hauteskundeetan euskerarekiko atxikimendu jarrera izatea. Ondoren, urtean zehar, eduki hauek atera behar badituzte.

Gure lehen hizkuntza euskara izan arren, gaztelania ere ulertzen dugunez, aldizkarian gaztelania ageriago egoteak, hori irakurtzera eramaten gaitu.