Urtero moduen, helburua argia da: herriko jendea elkartzie, belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzie eta gure herriko giroa indartzie.
Bazkarirako izena ematea oso erraza da. Bi aukera daukezuez:
- 1. Online esteka honetan.
- 2. Herriko tabernan.
Haur, gazte zein nagusi guztiok gonbidatuta zauzie! Guztion artean giro ederra sortu nahi dogu, eta bazkari hau ohitura herrikoia bihurtzen jarraitu. Ez dago plan hoberik herriko jendian artien mahai baten bueltan, anekdotak eta barreak partekatzeko.
Animau ta parte hartu. Zuek gabe ez luke zentzurik izango jai honek!
Mallabiko Gazte Asanblada ✊🐮