ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Zarautzen eman den erailketa matxistaren gaitzezpenik irmoena adierazi nahi du Mallabiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Mallabiko Udala 2025ko urr. 17a, 12:42

Mallabiko Udalak Zarautzen eman den erailketa matxistaren gaitzezpenik irmoena adierazi nahi du eta haren senide, lagun eta hurbilekoei babesa eta elkartasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 131 emakume eta 13 adingabe hil ditu. Honek argi erakusten du hauek ez direla ekintza isolatuak, gure jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat baita.

Mallabiko Udala Euskal Herrian zehar egingo diren elkarretaratzeetara batuko da, eta herritarrak animatzen ditu horietan parte hartzera, babesa adierazteko.

Erasorik ez, erantzunik gabe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.