Mallabiko Udalak bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Mallabiko Udala 2025eko azaroaren 25a

Udalak irmoki berretsi du emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko duen konpromiso sendoa. Era berean, herritarrak Mallabian antolatutako ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditu.

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna dela eta, Mallabiko Udalak bere babesa eta konpromisoa adierazi nahi ditu indarkeria matxista mota guztien aurrean. Udalak herritar guztiei dei egiten die emakumeen aurkako indarkeria modu aktiboan gaitzesteko, eta berdintasunaren eta errespetuaren balioak sustatzeko.

AZAROAK 25eko ADIERAZPENA

Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu Indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen duela, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera du, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Izan ere, sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak.

Hori dela eta, Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu.

Horregatik, Mallabiko Udalak honako jarduera hauek garatzeko konpromisoa hartu du:

  • Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak garatzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten diskurtsoak eta jarrerak desaktibatzeko, bereziki konplizitate matxisten inguruetan.
  • Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatzea, indarkeria gaitzesteko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko.
  • Tokiko emakumeen mugimenduei eta mugimendu feministari laguntzea eta haiekin koordinatzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak haien borrokan babesa emateko jarduerak garatzeko.

Mallabiko Udalak gaurko egun honen garrantzia azpimarratu nahi du, eta herritar guztiei dei egiten die indarkeria matxistaren aurkako kultura eta ohiturak sustatzera, egunerokoan ere errespetua eta berdintasuna praktikan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.